Jarduera konbinatu erakargarri bat eskeintzen dugu Troka Abenturako kideekin batera.
Uretako jarudera eta ginkana troka. Zertan datza??
Troka Abenturako kideek hainbat urtez parte hartu dute El Conquistador del Caribe “saioko proba batzuen muntaketan.
Troka taldeari elkarrizketa Conquiseko muntaketa egun batean.
Esperientzia horrekin eta erronkak eta lan egiteko modua adin horietara egokituta eskeintzan ditugu, gure ustez oso interesgarria izan daitekeen jarduera konbinatu hau sortu dugu.
Troka ginkana jarduera berritzailea da, eta jarduera fisikoaz gain, erronken bidez norberaren eta taldearen garapeneko hainbat alderdi lantzen dira: estrategia, koordinazioa, komunikazioa, oreka, trebetasuna, talde-lana. Taldeek elkarrekin lan egin behar dute, erantzukizunak banatu behar dituzte eta, batez ere, erronka bakoitza gainditu behar dute.
Eta ez ahaztu jarduera konbinatua dela, non Gorliz eta Plentzia hondartzak hartzen dituen badiatik kayak ibilbidea primeran uztartzen duen. Ikasleek Bizkaiko Flysch-a gertutik ezagutuko dute, arraunean egiten ikasiko dute, kayakean koordinatzen ikasiko dute, edo surfarekin edo bodyboardarekin lehen olatuekin gozatuko dute; konbinazio hori esperientzia aberasgarria izango da, bai pertsonala, bai taldekoa.
Jarduera konbinatu hori Konkisen erronken muntaian lortutako esperientzia profesionalaren eta urteetan zehar hainbat adin-tartetarako berrikuntzak eta jardueren egokitzapenak egiteko lan-esperientziaren ondorio da, baita nerabeengan ingurune naturaleko hezkuntza ez-formalean betetzen dugun zeregin garrantzitsuaren ondorio ere.

